Atez Ate zaborrak biltzen hasiko dira maiatzaren 9an, eta horretarako behar diren organikoaren kuboak banatzen ari dira atzoz geroztik. Hernaniko zenbait auzotan banatu dituzte dagoeneko kuboak, eta apirila hasterako denak banatzea da Udalaren asmoa. Kuboak hartzera etxe bakoitzetik batek joan behar du, karnetarekin, eta bi kubo emango zaizkio.
Bi kubo banatuko dira etxe bakoitzeko, 10 litrokoak; Hernanin, denera, 12.000 kubotik gora banatuko dira. Kuboarekin batera, argibide-liburua banatuko da, eta baita pegatina bat ere (imana, hozkailuan jartzeko), zabor-klase bakoitza noiz atera behar den jartzen duena.
«Pauso bat gehiago, eta oso garrantzitsua»
Marian Beitialarrangoitia alkateak agerpena egin zuen atzo, eta ikusmin haundia piztu zuen, komunikabideetan. Beitialarrangoitiaren ustez oraingo hau, pauso bat gehiago, eta oso inportantea izan da, «herria jabetu da egun klabea gerturatzen ari dela, eta asko inguratu dira bere ontziak jasotzera».
Horrez gain, lasaitasun mezua zabaldu zuen alkateak, «denon erritmora moldatuko gara. Jendeari erreztuko zaizkio gauzak. Borondatea duenak ez du arazorik izango. Oposizioak bildurra zabaldu nahi du. Isunak eta abar aipatzen ari dira, baina gu ez gara isunetan oinarrituko. Lasai egon dadila jendea».
Kuboak non eta noiz jaso?
Ereñotzu bailara
Apaiz etxea
Martxoak 28 - 10:00-20:30
Apirilak 13 - 18:30-20:30
Zikuñaga
Atzo banatu zen. Ontziak jasotzeko, Kardaberaz 25 zenbakira joan.
Karabel
Belkara auzo elkartea
Martxoak 24 - 18:00-20:00
Martxoak 30 - 18:00-20:00
Portu
Elizatxo ikastola
Martxoak 24 - 18:00-20:00
Etxeberri
Florida, 100
Martxoak 24 - 18:00-20:00
Martxoak 25 - 18:00-20:00
Florida
Gabriel Celaya ikastetxea
Martxoak 30 - 18:00-20:00
Antziola-Sagastialde
Haur eskola
Martxoak 25 - 18:00-20:00
Galarreta (Villa-k)
Furgoneta ibiltaria
Martxoak 29 - 17:30-19:00
Sorgintxulo
Furgoneta ibiltaria
Martxoak 29 - 19:00-20:30
Marieluts-Latsunbe
Kiroldegia
Martxoak 24 - 18:00-20:00
Martxoak 25 - 18:00-20:00
Lizeaga-Sta Barbara
Sandiusterri
Martxoak 25 - 18:00-20:00
Arazorik baduzu:
Kardaberaz, 25
900 840 090
Zaborrak ateratzeko egunak eta orduak:
Ontzi arinak, plastikoak: astelehena eta osteguna
Papera: asteartea
Organikoa, janaria...: asteazkena, ostirala, igandea
Errefusa, birziklatu ezin dena: larunbata
Pixoihalak eta konpresak: egunero
Ordutegia: 20:00-23:00