Hernaniko familia bakoitzak gaurtik aurrera hartu ditzake beraiei dagozkien bi kubo marroiak, hau da, Atez Ateko hondakin bilketan gai organikoa biltzeko erabiliko diren bi kuboak.
Kuboak Atez Ateko bulegoan banatuko dira, Kardaberaz kaleko 25garren zenbakian, goizeko 10:30etatik aurrera.
Banaketa auzoz auzo
Bulegoan banatzeaz gain, auzoz auzo ere banatuko dituzte kuboak. Gaur ondorengo auzoetan banatuko dituzte: Zikuñaga-Akarregin (Zikuñagako eskola zaharrean), Floridan (Gabriel Zelaya ikastetxean), Portun (Elizatxo ikastolan), Antziola-Sagastialden (Haur eskolan) eta Lizeagan (Sandiusterrin).