Bi kontzertu asteburuan, musika modernoa eta klasikoa

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 23a, 01:00

musika aukera izango da asteburuan Hernanin. Mu­si­ka modernoa eta musika klasikoa eskainiko dute Herna­ni­ko musika eskolako musikariek, 2 egunetan. Herna­ni­ko musika eskolak 25 urteurrena du aurten. Horren ha­rira, kontzertu eta ekitaldi as­ko antolatu dituzte, eta martxoan hiru kontzertu izan dira, besteak beste. Bestalde, Musika Bandak ere kontzertua du, igandean.

Musika mota bat baino gehiago
Ostiralean, musika modernoa izango da, 19:30etan Mila­gro­san. Bertan izango dira protagonista: Roberto Pache­co, Ju­dith Montero, Itxa­so Pa­checo, Maddi Lizarraga, Sa­txa So­riazu, Iñaki Estrada, Javi Morcillo eta Jorge Pa­che­co. Larunbatean, musika klasikoa izango da aukeran, 19:30etan Milagrosan, Marta Zuñiga eta Xabier Aizpurua­ren eskutik. Igandean Musika Banda Bestalde, urteurrenekoa ez den beste kontzertu bat ere bada asteburuan. Igandean, eguerdiko 13:00ean, Herna­ni­ko Udal Musika Banda entzuteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!