asteburu honetan, hernaniar baten izena ozen entzun da Pontevedrako uretan. Espainiako txapelketak jokatu dira Galizian, eta Maitane Damborenak irabazi egin du 50 metro bizkar estiloan. Gazteen txapelketa izan da, eta hernaniarrak esperotako emaitzak lortu ditu. Damborenak bere marka onena egin zuen, gainera, finalean: 30,62 segundu.
Bizkar estiloan onenetan
Erakustaldi ederrak ematen ari da hernaniarra jokatzen ari den proba guztietan. Bizkar estiloan (atzeraka) lortu ditu markarik onenak, eta onenen artean dabil, asteburuz asteburu.
Pontevedran, 50 metro bizkar estiloan lehendabizikoa izan zen; 200 metro bizkar estiloan hirugarren; eta 100 metro bizkar estiloan laugarren.
Martxo hasieran Euskadiko txapelketak jokatu ziren Getxon, eta han hiru probak irabazi zituen Oiartzungo Oarsoaldea taldean ari den hernaniarrak.