Hiru kofrade berri sagardoaren alde lan egiteko prest

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 22a, 01:00

Atzotik hiru kofrade berri ditu Tolarea Gipuzkoako Sa­gardo Naturalaren Kofra­diak sagardoaren alde lan egiteko prest: Maixabel Se­tien Mokoko Maixabel, Esther Esparza aktore eta kazetaria, eta Ricar­do Remiro gazta egilea. Biterin bildutako herritarren aurrean, hirurek gogoz eta esker onez egin zuten zin beti defendatuko dutela sagardoa.
Esparzak, gainera, herrien ar­­­­te­ko elkartasuna izan zuen aho­­tan: «Tafallan, nire jaiote­rri­an, ez dugu sagardorik, bai or­dea ardoa. Biak maite ditut, Gi­puzkoa eta Nafarroa bezala. Os­pa dezagun gaur, gure herrien elkartasuna».

Ozenki Abesbatzaren saioa,
ekitaldia borobiltzeko

Sagardoarekin eztarria goxa­tzeaz gain, belarriak goxatzeko aukera ere izan zen Ozenki Abesbatzaren eskutik. Hiru abesti eskaini zituzten, eta benetan saio ederra izan zelaren adierazle, amaie­ran jasotako txalo zaparrada.

21 kofradia
Urtero bezala, atzokoan ere, Euskal Herritik eta urrutiagotik etorritako kofradiako or­dez­­ka­riak izan ziren Her­na­nin. Izen­datze ekitaldiaren aurretik, he­rrian barrena ibili ziren txistulariek lagunduta: Ordiziako gaz­ta, Senpereko amuarraina, Fran­­­tziako montillona,  Saka­na­­­­ko txistorra, Lan­detako pa­tea... On­do­ren, guztiak Larre-Gai­nera joan ziren bazkaltzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!