Hernanik 0-1 galdu zuen atzo Eibarren aurka

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 22a, 01:00

Emakumezkoen Ligan, Her­nani eta Eibarrek lehenengo postua zuten atzo jokoan eta hori nabari zen zelaian. Oso partidu borrokatua izan zen eta hainbat kalera­tze ere izan ziren. Eibarrek 9 jokalarirekin bukatu zuen partidua eta Her­nanik 10ekin. Bi taldeak pareko ibili ziren, eta azken minutura arte ez zen iritsi eibartarren gola. Gol eztabaidagarria, gainera, ikusle askoren iritziz, argi eta garbi, jokoz kanpo ze­goen-eta jokalaria. Hori horrela, Her­nani bigarren dago, Eibar 3 puntutara duela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!