Gipuzkoan eta Euskal Herri mailan, Atez Atekoari oihartzun zabalagoa emateko asmoz, Nazioarteko Jardunaldiak antolatu dituzte Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilen hondakinen inguruan lanean ari diren boluntario taldeek. Lau Udalek eta San Markos Mankomunitateak ere parte hartu dute. Atez Ateko Hondakin bilketa, Zero Zaborrerako bidean jardunaldiok ostiraletik igandera bitarte izango dira; Hernanin, ostiral eta larunbatean.
«Gure herrietara egokien aplikatzeko ereduak»
Atez Atekoari oihartzun zabalagoa emateaz gain, Zero Zabor eredurako bidean, munduko beste hainbat lekutan planteatzen diren urratsak ezagutarazi nahi dira. Eta Udal agintari eta teknikariek Katalunian, Balearretan eta Italian aurkitu dituzte gure herrietara egokien aplikatzeko ereduak, antolatzaileek azaldu dutenez.
Hala azaldu dute: «Herrialde horietan, oso aurreratuta daude Atez Ateko bilketaren emaitzak hobetzeko urratsetan, hondakinak murriztean bezala, kosteak era zuzenagoan banatzean eta beste». Hori horrela, jardunaldietako hizlariak herrialde horietako adituak izango dira.
Jardunaldietarako,
aurretik izena ematea hobe
Jardunaldiak antolatzeaz arduratu direnek, gonbitea luzatzen diete Gipuzkoako eta orokorrean, Euskal Herri osoko Udal hautetsi eta teknikariei, ingurumenaren aldeko mugimenduetan lanean ari diren talde eta erakundeei, eta hondakinen kudeaketa burutsuago baten kezka duten herritar guztiei.
Jardunaldietarako, aurrez izena ematea gomendatu dute. Honako helbideetan eman behar da izena: www.hernaniatezate.net, http://atezate.oiartzun.org edo www.usurbil.net/atezate.
Horrez gain, hitzaldi guztiak gazteleraz eta dohainik izango direla jakinarazi dute.
JARDUNALDIETAKO HIZLARIAK:
- Assumpta Boba Caballé: Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta elkarteko zuzendaritzakoa, Argentonako zinegotzia.
- Roberto Cavallo: Mikrobiologoa, 15 urtez Udaletan hondakinen bilketa selektiboan lanean ari den ERICA kooperatibako kidea, Zero Waste (Zero Zabor) ideiaren teorikoetakoa. Italiako Alba-Cuneon bizi da.
- Rossano Ercolini: Zero Waste mugimenduko kide den Ambiente Futuro elkarteko kidea. Italiako Capannorin bizi da.
- Ignasi Puig Ventosa: Ingeniaria, ENT Environment-eko kidea, hondakinen gaikako bilketen azterketa, antolaketa eta hobekuntzan aditua.
- Josep Maria Tost Borrás: Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta elkarteko lehendakaria. Riudecanyes-ko alkatea.
EGITARAUA:
Ostirala 26: ilunabarreko 19:30etan, hitzaldiak: Hondakinen Atez Ateko bilketa, esperientziak eta etorkizuneko erronkak.
Hernanin (Sandiusterrin): Ignasi Puig Ventosa.
Oiartzunen (Pleno aretoan): Josep Maria Tost Borrás.
Urnietan (Lekaion): Assumpta Boba Caballé.
Usurbilen (Sutegin): Roberto Cavallo.
Larunbata 27: Hernanin (Sandiusterrin) goizeko 09:30etatik 13:30etara, hitzaldiak eta mahaingurua: Hondakinen Atez Ateko bilketatik Zero Zaborreruntz.
Parte hartzaileak: Assumpta Boba Caballé, Roberto Cavallo, Rossano Ercolini eta Josep Maria Tost.
Igandea 28: Usurbilen goiz osoan: Atez Ateko bilketaren urteurren festa.