Bihartik aurrera telebista analogikorik ez

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 21a, 01:00

Apirilaren 3a zen itzalaldi analogikoaren aurreikusitako eguna, baina Hernanira lehenago iritsiko da. Martxoaren 10ean eten zen analogiko seinalea Ereñotzu inguruan, eta gainontzeko Hernaniko bazterretan gaur gauean izango da itzalaldia. Bihartik aurrera Lurreko telebista digitalaren seinalea bakarrik jasoko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!