Ainara Ortega eta Vito Rogado Max ­sarietan nominatuak

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 4a, 02:00

Ainara Ortega eta Vito Rogado hernaniarrak aurtengo Max sarietan izango dira beraiek errepresentatutako El Club de las Mujeres Invisibles antzezlanak ikuskizun errebelazio onenaren sarirako nominazioa jaso ostean. Kategoria honetan, estatu mailako beste hamalau antzezlanekin lehiatu beharko dute saria lortzeko.
Max sarietarako nominazioarengatik oso pozik dau­de bi aktore hernaniarrak, baina nahiko zaila ikusten dute saria irabaztea. Ikus­kizun errebelazio onenaren sarirako, estatu guztian ere­mu autonomikotik atera­tze­ko hainbeste aukera ez di­tuz­ten ikuskizunak aukeratzen dituzte. Auto­­nomia erkidego bakoitzetik antzezlan bat aukeratzen da eta aurten EAE-n Ainara Ortegak eta  Vito Rogadok parte hartzen duten  El Club de las Mujeres Invisibles aukeratu du epaimahaiak. Lehengo urtean Kukai taldearen Hnuy illa aukeratu zuten eta horiek Max saria irabazi zuten Sarrionain­diaren obran oinarritutako dantza ikuskizun horregatik. Sariak ematerakoan antzezlanaren kalitatea neurtzen da, baina bi urtetan jarraian, Max saria Euskal Herrira etortzea zail ikusten dute Hernaniko bi aktoreek.

Emakume ikusezinen
istorioak trago baten truke

El Club de las Mujeres Invisi­bles 2009ko martxoan estreinatu zen eta Amster­dameko jazz klub batean dago girotua. Klubean emakumezkoei euren istorioak kontatzeko tokia egiten zaie, eta lehen tragoa etxearen kontura da. Gero, edan duten botilan be­ren istorioa gordea geldituko da. Protagonis­moaren gizartean ikusezintasunaren au­ke­ra egin duen emakumearen, menopausia daukatenen, ama izan nahi ez duen emakumearen, edota sexu ja­zar­pena jasaten duen ema­ku­mearen istorioak bildu di­tuz­te antzezlanean. Hori de­na, klubeko abeslariaren eta pianistaren arteko amaiera zo­riontsurik gabeko amo­dioz­ko harremanaren ondoan.

Antzezlanarekin oso pozik
Ainara Ortega eta Vito Rogado oso pozik daude obrarekin, orain arte nahiko ondo funtzionatu duelako. Lehengo urteko martxoan estreinatu zuten, baina orain hartu du benetan martxa ona. Orain arte 15 bat emanaldi eman dituzte, gehienak Euskal Herrian. Publikoaren artean ere oso harrera ona izan du eta jendea antzokitik nahiko pozik ateratzen ari da orain arte, Rogadok esandakoaren arabera.
Ortegak, Margaret  klubeko abeslariaren papera egiten du antzezlanean. Abe­s­teaz gain, biolina ere jotzen du, baina «modu testimonialean», bere esanetan. Bere pertsonaiak amodiozko erlazio bat izan zuen klubeko pianojolearekin, eta nolabait, biak istorioaren oinarria dira, denboran zehar egiten den bidaia horretan ikuslea gidatzen dutenak dira.
Rogadok, berriz, hiru per­tsonaia antzezten ditu El Club de las Mujeres Invisibles antzezlanean. Hiru horien ar­­tean garrantzitsuena eta berari gehien gustatzen zaiona Dilena da. Emakume ho­nen lagun guztiak haurdun geratu dira eta momentu horretan, Dilenak senti­tzen duen ikusezintasuna lantzen du Rogadok bere paperean. Antze­zlanak momentu dramatiko eta komikoak ditu eta pertsonaia honek aspektu komikoa lantzen du gehien bat. Dilenak ez du ama izan nahi eta monologo antzeko bat egiten du umorean oinarrituta.
Antzezlana Euskal He­rrian errepresentatzen jarrai­tzen du­­te gaur egun, eta As­tu­riasera eta Malagara ere joan dira. Datozen hilabeteetan Oportora joango dira eta Gaz­tela eta Leonen errepresentazio batzuk lo­tzekotan dau­de.
Esperantza galdu gabe
Bi aktore hernaniarrek saria jasotzea zaila ikusten duten arren, ez dute esperantza guz­tia galduta eta maiatzean ospatuko den sari banaketara ilusioz beterik joango dira. Sa­ri honek duen prestigioak lagunduta, antzoki gehiagoren ateak irekiko ote zaizkien galdetuta, Ortegak eta Roga­dok ez dute batere argi hori beteko den. Beraien esanetan, «teorian horrela gertatu beharko litzateke baina antzerkiak orokorrean bizi duen egoerak hori asko zailtzen du». Hala ere, beraien ustez, «saria lortu hala ez,  antzezlanak nahikoa kalitate badu antzoki ezberdinen interesa pizteko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!