Suziri Olinpikoa abiatu da azkenean Atenastik

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 21a, 01:00

Orain dela 20 urte bezala, eta orain dela 10 urte bezala, Herri Olinpiadak izango dira aurten Hernanin, Gazte Asanbladak antolatuta. Eta Kronikari jakinarazi diotenez, kostata, baina Suzi­ri Olin­pikoa abiatu da az­kenean Ate­nastik. Gertatuta­koa kontatu du­te xehe­­tasun guztiekin bidalitako komunikatuan: Olin­po­ko Jainkoek bedein­ka­pena eman diote suari eta zera adierazi dute: «Bazen garaia, kortxoli de­mon­­tri! Uste genuen hernaniarrak ahaztuta zeundetela Olinpia­dekin!». Apirilaren 24an Suziria Her­nanin egongo dela zin egin du­te lehenengo lekukoa hartu du­ten lasterkariek: «Gure odolarekin babestuko dugu suziri honen ga­rra». Adiskide batek aldamenetik zuzendu du ko­rri­kalari suha­rra. «Bueno... ez da hainbeste­ra­ko ere!». Haserretu eta mutur jo­ka hastekoak ziren biak, bai­na Zeusek tximista batzuk igorri, eta errietan egin die: «Liska­rrik ez Olinpiadetan!». Horretan, adiskidetu eta lehenengo izerdiak botatzeari ekin diote. «Goazen Hernanira!».

Apuntatzeko azken eguna
Olinpiadak apirilaren 24an ha­si­ko dira, baina aurretik beroketa moduan, mendi irteera eta ber­tso lizun afaria egingo dira 17an. 24an, aurkezpena, paella lehiaketa, desfileak eta kontzertuak izango dira eta hortik aurrera, maiatzeko asteburu guztietan, probak: patin lasterketa, bandera jokoa, txi­txare karrera, pañuelito, aulki jokoa, mozkor karrera, tarta gerra, ginkana, boxley, brillet eta xakea. Finala ekainaren 12an izango da. Apuntatzeko azken eguna gaur da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!