Astigarragan eraikiko den AHT-ko geltokia Gipuzkoako geltoki internazionala izango da

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 21a, 01:00

ESTITXU NEIRA

Astigarragan 2016 urtean Abiadura Haundiko Trena­ren geltokia irekitzea espero da. Geltoki honetaz gain, Gi­puz­koan beste hiru egingo dira; Donostian, Irunen, eta Ezkio-Itsason, hain zuzen ere.
Astigarragako geltokia Gi­­puz­koako geltoki internazional ba­karra izango denez, ibilbide luzeko trenak bertan bakarrik geldituko dira; esaterako, Paris-Madril artekoak. Oina­rrizko proiektuak zehazten duenez, bi solairu izango ditu geltokiak, bata aldiriko trenaren­tzat (Renfe); eta bestea, Abiadura Haun­diko Trenarentzat.
Astigarragako adarrak, 2,995 metrotako azalera izango du; eta Astigarraga- Donostia artekoak 5,7 kilometro. Euskal Trenbide Sareak esan duenez, lotura hori bide bikoitzekoa izango da, trenen maiztasun haundiagoa ahalbidetzeko. Ibil­bideari dagokionez, trena Atotxatik aterako da, Uru­mea ibaiaren gainetik zubi bat igaro, Loiolako erriberetako auzoa azpitik pasa, eta egun dagoen trenbidearen paralelo jarraituko du Astigarragaraino.


Merkantzia trenak ere
geldialdiak egingo dituzte

Merkantzia-trenek ere egingo dituzte bertan geldialdiak; horiek, Astigarragatik Pa­saiako Portura edota mugara joango dira.
ETS-koek ere azpimarratu dute trenaren ibilbidea Do­nostiako bigarren saihesbidera zein Urumeako autobiara gerturatuko dela; horrela, A8 autobidearekin eta N1 errepidearekin lotura izango duelako. yyAstigarragan 2016 urtean Abiadura Haundiko Trena­ren geltokia irekitzea espero da. Geltoki honetaz gain, Gi­puz­koan beste hiru egingo dira; Donostian, Irunen, eta Ezkio-Itsason, hain zuzen ere. Astigarragako geltokia Gi­­puz­koako geltoki internazional ba­karra izango denez, ibilbide luzeko trenak bertan bakarrik geldituko dira; esaterako, Paris-Madril artekoak. Oina­rrizko proiektuak zehazten duenez, bi solairu izango ditu geltokiak, bata aldiriko trenaren­tzat (Renfe); eta bestea, Abiadura Haun­diko Trenarentzat. Astigarragako adarrak, 2,995 metrotako azalera izango du; eta Astigarraga- Donostia artekoak 5,7 kilometro. Euskal Trenbide Sareak esan duenez, lotura hori bide bikoitzekoa izango da, trenen maiztasun haundiagoa ahalbidetzeko. Ibil­bideari dagokionez, trena Atotxatik aterako da, Uru­mea ibaiaren gainetik zubi bat igaro, Loiolako erriberetako auzoa azpitik pasa, eta egun dagoen trenbidearen paralelo jarraituko du Astigarragaraino. Merkantzia trenak ere geldialdiak egingo dituzte Merkantzia-trenek ere egingo dituzte bertan geldialdiak; horiek, Astigarragatik Pa­saiako Portura edota mugara joango dira. ETS-koek ere azpimarratu dute trenaren ibilbidea Do­nostiako bigarren saihesbidera zein Urumeako autobiara gerturatuko dela; horrela, A8 autobidearekin eta N1 errepidearekin lotura izango duelako.

Gipuzkoako geltokien ezaugarriak

Astigarragako geltoki internazionalaz gain, Gipuzkoan beste hiru geltoki eraikiko dira:

Donostia: Donostiako geltokia Atotxan egingo dute, egungoa moldatuta. Ber­tan, Euskadiko hiriburuetara doazen trenak geldituko dira, hau da, Bilbo eta Gas­teizera doazenak. Hauetaz gain, Madrilera eta Espai­niar estatuko gainontzeko hirietara doazenak ere geldituko dira. Oinarrizko pro­­­­-i­ek­­tuaren arabera, Astiga­rragatik pasa eta Donos­tiara abiatuko den tren sareak bide bikoitza izango du; eta horiek, maiztasun gehiago izatea ahalbidetuko du.

Irun: Irungo geltokiari dagozkion datuak oraindik ez daude garbi. Frantzia­rekin duen gertutasunagatik, tren batzuk bertako herrialdeetara joatea espero da. Baina Frantziako sarea nondik joango den zehaztu gabe dagoenez, oraindik zalantzan dagoen informazioa da.

Ezkio-Itsaso
Ezkio-Itsasoko geltokiak lurraldearen barnealdeko herrien zerbitzua asetuko du. Adar horiek, kilometro osoko lerro zuzeneko bidea izango duenez, azaletik joango da. Merkantzia-trenentzat oso erabilia izango da, az­kartasuna dela eta.

Iraupena:
Euskal Herriko hainbat
hiriburutara
(Bilbo, Gasteiz, Iruña):
Ordu erdi pasatxoko
    iraupena.
Madrilera:
Bi ordu eta laurdeneko
ira­u­pena gutxi gora-
behera.

Egun burutzen ari diren lanak:

Abiadura Haundiko Trena­ren proiektua 2006ko apirilaren 24an hitzartu zen Estatuko administrazio orokor eta Euskadiko administrazioaren artean. Eta, Eusko Jaurlaritzaren eskuetan gelditu zen, 2016. urtean martxan hasteko asmoz.
2008 urteko apirilean: Ordizia eta Itsasondo arteko lanak egiten hasi ziren. 2,8 km-tako azalera dute.
2009 urteko abenduan: Beasain, Tolosa eta Le­gorretako lanak hasi ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!