Yone Boutiquek 7-2 galdu zuen ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 21a, 01:00

Yone Boutiquek ostegunean jokatu zuen aste honetako partidua eta 7-2 galdu zuen Zaldibiko Tellatuberri taldearen aurka. Hernaniarrek ez zuten joko onik egin eta partidutik kanpo egon ziren. Lehenengo minuturako 1-0 galtzen hasi ziren eta atsedenaren aurretik, 2-0ekoa iritsi zen. Bigarren zatia hobeto hasi bazuten ere, 2-1ean jarriz markagailua, segituan iritsi zen 3-1ekoa. Partidua bukatzeko 14 minutu falta zirenean hernaniarrek gola sartu zuten 3-2, eta berdintzeko aukera ikusten zenean, 4-2koa iritsi zen. Horren atzetik arbitroak penalti bat pitatu zuen kontra, eta 5-2 jarri ziren zaldibiarrak. Herna­nia­­rrak desesperatuta eta jokotik kanpo zeudela, azken minutuan azken bi golak iritsi ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!