Xabier Legarreta laugarren Nafarroako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 21a, 01:00

nafarroako Bertsolari Txa­pelketako finala jokatu zen atzo Lesakan eta tartean zen Her­naniko Bertso Eskolako Xabier Legarreta aranoarra. Lauga­rren geratu zen 496,5 pun­turekin. Legarretak behe­tik gorako saioa egin zuen. Hasie­ran irregular xamar aritu zen, baina oso fuerte bukatu zuen. Kartzelakoan, batez ere, oso ondo aritu zen. Txapela Julio Soto gorri­tiarrak eraman zuen oso saio ona eginda. Buruz Buru­koaren beharrik ere ez zen izan, 20 puntu baino gehiago atera baitzizkion Arkaitz Goikoe­txeari, hau da, bigarrenari. Ze­haz­ki 24 puntu atera zizkion. Dena dela, Goikoetxeak ere oso saio ona egin zuen. Orokorrean izan zen bertso saio txukuna eta giroa ere paregabea, Lesakako frontoia lepo izanda. Sailkapena honakoa izan zen: Julio Sotok 555,5 puntu; Arkaitz Goikoetxeak, berriz, 531,5; Estitxu Arozenak 517; Xabier Legarretak 496,5; Oskar Estangak 496; Eneko Lazkozek 488,5; Xabier Terrerosek 484; eta Julen Zelaietak 481 puntu lortu zituzten. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!