Autobusean igotzeko izena eman behar da Parrokian

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 23a, 01:00

Arantzazura ibilaldia izango da larunbatean, aurten Hitzarenak eta hitzekoak lemapean. Oinez igotzeko zailtasunak dituztenentzat autobusak antolatu dituzte. Autobusean igotzeko aldez aurretik eman behar da izena Parrokian, bihar, 19:30etatik 20:30etara. Autobusak 13 euro balio du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!