Kuboak hartzeko aukera, asteartetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 21a, 01:00

udalak jakinarazi duenez, datorren asteartetik aurrera, martxoak 23, Hernaniko fa­mi­lia bakoitzak beraiei da­goz­­kien bi kubo marroiak, hau da, gai organikoa bil­tzeko ku­boak, hartzeko auke­ra izango du. Kuboengatik ez da ezer or­daindu beharko. Epea zabalik izango da apirilaren 17ra arte. Kuboekin batera, gida bat banatuko da hondakin bakoi­tza zein egunetan atera behar den azaltzen duena. Autokonposta egin behar ez duten hernaniar guztiek hartu behar dituzte kuboak, eta horretarako, Kardaberaz 25eko atez ateko bulegora jo beharko dute, lan egunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Auzoetan ere banaketa
Banaketa erraztearren, auzoe­­tan ere egingo da ba­na­keta. Kronikaren bidez, Uda­lak egu­­nero jakinaraziko du ku­boak zein auzotan banatu­ko diren. Auzoko bizilagunek ba­­karrik hartu ahal izango dute eta auzo batean bilketa egiten ari diren momentuan, auzo horretakoek ezingo di­tuzte kuboak bulegoan eska­tu; aurretik eta ondoren bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!