oso ondo hasi, eta ezinhobeto bukatu zuten atzo Hernani A taldeko kideek. Gipuzkoako Probintzi mailatik Preferente mailara igotzea zuten jokoan eta Andoaini uste baino errazago irabazita, 3-1, helburua betetzea lortu dute.
Jesus Navascues taldekideak Kronikari azaldutakoaren arabera, partida zaila espero zuten, baina beraiek nahiko fin ibili eta irabaztea lortu zuten. «Nire kasuan, nahiko azkar irabazi nuen partida eta horrek abantaila eman zien taldekideei. Egia esan, edozeinek zeukan irabaztea, baina zortea gure aldeko izan genuen».
Emaitzak honakoak izan ziren: Fernando Esnaolak eta Mikel Apezetxeak tablak eta Ricardo Osak eta Jesus Navascuesek irabazi.
Hernani B zalantzan
Hernani Bk 2-2 berdindu zuen Bergarazaleaken aurka eta mailaz igo diren edo ez jakiteko dago, Billabonaren emaitzaren araberakoa izango baita. Emaitzak honakoak izan ziren: Jose Angel Ijurko eta Jose Ramon Altunak galdu; eta Jon altunak eta Iñaki Erdoziok irabazi.