Mendiriz Mendi elkartekoak Belagua eta Anso bailararen artean dagoen Txamantxoia mendira irteera antolatu dute datorren asteburako. Atsegindegitik aterako dira arratsaldeko 16:00etan. Bazkideek 55 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 65. Prezioan sartzen dira bidaia, afaria, gosaria eta lo egitea. Hori bai, lo egiteko zakua eraman behar da. Horrez gain, jakinarazi dute elurra bada, trabesiako eskiekin egiteko ibilaldi aproposa dela. Izena eman nahi duenak astelehen eta ostegunean du aukera elkarteko bulegotik pasata (Iturregi plaza z/g), 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!