Bihar goizeko 09:30etan hasita, eskolarteko atletek saioa izango dute Donostian, Anoetako Belodromoan. Alebin, infantil eta kadete mailako 500 haur inguruk hartuko dute parte eta Hernanitik 15bat izango dira. Alebin eta infantiletan bina talde izango dira. Aurreko urteetan emaitza onak lortu izan dituzte hernaniarrek eta biharko ere badute esperantza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!