Lehendakari Saria ari dira jokatzen bolan eta bihar, bigarren tiraldia izango da Lasarteko bolatokian. Izena eman daiteke goizean, 10:00etatik 11:30etara eta arratsaldean, 16:30etatik 17:30etara. Aurreko tiraldiko emaitzei dagokienez, Lehendakari Sariko lehenengo tiraldi hartan A. Alustiza zeraindarra izan zen lehenengoa 48 brilarekin. Lehenengo hernaniarra A. Santos izan zen 43 brilarekin. Ondoren: M. Arrozpide 43 brilarekin, M. Burugain 42, A. Miner 41, I. Miner 40 eta J. Ugalde 39.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!