Zirko eguna bihar `Azulkillas´ taldearen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 20a, 01:00

Txotx denboraldia dela eta, ekintza ugari izaten ari dira Hernanin eta bihar ere izango da zertaz gozatu, zirko eguna izango baita Azulkillas taldearen eskutik. Goizean, 11:30etatik aurrera, zirko tailerrak izango dira 4 urtetik gorakoentzat, eta arratsaldean, kalejira egingo da 17:30etan eta ondorean, emanaldia izango da denentzat. Atsegindegin izango dira ekintzak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!