Euskal Ligako finala jokatu zen atzo jubenil mailan eta Hernanik lortu zuen garaipena Getxori 11-5 irabazita. Hernaniarrek urduri xamar eta tentsioarekin jokatu zuten eta partidu parekatua izan zen.
Lehenengo zatia 3-0 bukatu zen markagailua Hernaniren alde izanda, kastigu kolpe bat medio. Bigarren zatian, hasiera-hasieratik Hernanik jarraitu zuen aurretik, entsaio bat eginda eta beste kastigu kolpe batekin, 11-0. Eta partiduaren amaiera aldera, Getxok aldea gutxitzea lortu zuen entsaio bat egin eta markagailua 11-5 utzita. Emaitza horren ondorio: hernaniarrak Euskal Ligako txapeldunak.
Zehazki, honakoak dira jubenil mailan Euskal Ligako txapeldunak: Urdangarin I (Kortajarena), Jauregi, Meaza, Molano, Arana, Burutaran, Otxoterena, Aranburu, Zumalabe, Zabaleta, Agirrezabala (Leonet), Galdeano, Mujika, Silguero eta Otaegi. Baita ere deialdian sartu dira: Becerra, Urdangarin II, Alberdi, Menendez, Uzkudun, Arrondo eta Amondarain.
Seniorrak Urrezko Kopan laugarren
Seniorrek Urrezko Kopako azken partidua jokatu zuten atzo Ordiziaren aurka eta 12-31 galduta, laugarren geratu dira txapelketan.