Euskerazko abizenak modu errazean euskeratzeko bidea azaldu dute Buruntzaldeko Udalek

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 20a, 01:00

Aguirreche, Echeverría, Jauregui, Arregui, Erquicia, Aguirre... eta horiek bezalako ehunka abizen euskaldun, euskeraz idatzita jartzea nahi duenak oso erraz egin dezakeela jakinarazi dute Buruntzaldeko Udalek. Horre­tarako, hau da, jatorriz eus­kerazkoak diren abizenak agi­ri ofizialetan euskeraz idaz­teko bidea zein den azaltzeko, Apelliduak abizendu ekimena jarri dute martxan.

Bi tokitara joan eta hiru agiri eskuratu
Azaldu dutenez, bi tokitara bakarrik joan behar da: Udale­txera eta Bake Epaitegira. Donostian jaiotakoa izanez gero, Donostiako erregistro Zibilera ere joan beharko da. Eta eskuratu behar diren agiriak hiru dira: alde batetik, errolda-agiria, Udaletxean eskatu behar dena; bestetik, jaiotagiri ofiziala, jaioterriko Bake Epaitegian eskuratu behar dena; eta azkenik, NANren fotokopia. Ezkon­duek edo seme-alabak dituz­tenek Famili Liburua ere eraman behar dute. Agiri ho­riek herriko Bake Epaitegira eramatea nahikoa da, eta horre­kin han bertan egingo dute abizenaren aldaketa.
Donostian erregistratuta daudenek, jaiotagiri literala eskuratzeko, herriko Bake Epaitegira joan beharrean, Donostiako erregistro Zibilera joan beharko dute. Erregistro Zibila Kalkutako Teresa plazan dago, Donostian.
Zalantzaren bat duenak nahikoa du herriko Bake Epaitegian galdetzea.

Udalak eta Bake-Epaitegiak lankidetzan
Hernani, Andoain, Astiga­rraga, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek euske­raren arloan elkarrekin aurre­ra eramaten dituzten ekin­tze­tako bat da ekimen hori, eta tokian tokiko Bake Epaite­gie­kin lankidetzan egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!