Udalak zintzilikatzekoak Kaxkoko portal barruan jarri nahi izatea salatu du PSEk

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 19a, 01:00

Jose Ramon Chica, Herna­niko PSE-EEko bozeramaileak salatu du Gobernu taldeak zaborren zuhaitzak deiturikoak Kaxkoko portal barruetan jarri nahi dituela, beste auzoetan ez bezala; «auzo horietan, espaloian edo eraikinen fatxadetan jarriko dituzte».
Eta honakoa gaineratu du Chicak: «Marian Beitiala­rran­­goitia­ren Gobernu Tal­deak Hondakinen Ordenan­tzan proposatu du, Kaxkoko etxebizitzetan, buzoien ondoko paretean zintzilika­tzea basura poltsa edo kuboak. Nire ustez, egoera hori osasunarentzat guztiz kaltegarria da».

«Ostalaritzan zaborra
almazenatua izan
beharko dute»

Sozialisten bozeramaileak ere ohartarazi du Atez Ateko sistema bilketa honek eragina izango duela ostalaritzan; «izan ere zabor dexente sor-tzen du sektore honek, batez ere, organikoa».
«Taberna eta jatetxeek, gainerako herritarrek bezala, beraien kontenedore eta ordutegiak dituzte zaborra biltzeko, eta beraz, zaborra almazenatua izan beharko dute. Ez dakit ze puntutaraino onartu dezakeen egoera hau Osasungintzak; izan ere, hondakinak dituzten kontenedoreak lokal publikoaren barruan izatea , egun bat edo bi egunez, infekzio gune bat izatea da. Eta horrek, zaborra fermentatzea eta bakteriak izatea eragin dezake», azaldu du Chicak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!