Protestak atzo Hernanin Jon Anzaren heriotza salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 19a, 01:00

Atzo, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egindako deiarekin bat eginda, zenbait herritar kalera atera ziren Jon Anzaren heriotza sala­tzera. Krespoi beltza zuten ikurrinak ere ikusi ziren herriko zenbait balkoitan.
Ilunabarrean, asanbladarako deia zegoen egina, baina Ertzainek galarazi egin zuten. Gudarien plazan hiru furgoneta sartu eta plaza hartu zuten 20 bat er­tzainek. Plaza Berrin beste bi furgoneta ere izan ziren, besteak beste. Bitartean, zenbait pertsona bildu,  eta errepidea moztu zuten Izpizua kalean. Jon Gudari gogoan zaitugu eta Herriak ez du barkatuko oihukatu zituzten, besteak beste.
Erredakzioa itxi zenean, Kronikak ez zuen bestelako gertaeren berririk izan.

Ostiralero bezala,
gaur kontzentrazioa
presoen alde

Amnistiaren Aldeko Mugi­men­duak deituta, ostiralero bezala, gaur kontzentrazioa izango da euskal preso politikoen alde. Leloa honakoa izango da: Gaixo larriak eta kondena osoa betea duten euskal presoak etxera. Zinkoenean izango da 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!