Absoluzioa Marian Beitialarrangoitiari

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 19a, 01:00

AUZITEGI Gorenak absolbitu egin du Marian Beitia­la­rran­goitia alkatea. Gorenak, atzera bota du Auzitegi Na­ziona­la­ren sententzia, Bei­tialarran­goitia kondena­tzen zue­na, urtebeteko kar­tzela zigorra­re­kin eta 7 urteko inhabilitazioarekin. Iruñeako Anaitasuna k­i­rol­degian Marian Beitiala­rran­goitiak Igor Portu eta Mattin Sarasolarentzat txaloak eskatu zituen, eta «maite zaituztegu» hitzak erabili zituen, presoen alde. Au­dien­tzia Nazionalak kondenatu egin zuen Beitiala­rran­goitia, hitz horiekin terrorismoa goratzen ari zela iritzita. Defentsak errekurritu egin zuen sententzia, eta atzo Auzitegi Gorenak, defentsaren argudioei arrazoia eman, eta Auzitegi Nazionalaren sententzia atzera bota zuen. Auzitegi Nazionalaren sententzia atzera botatzearen alde agertu dira Auzitegi Goreneko bost epailetatik lau (Joa­quín Jiménez, Juan Ra­món Berdugo, Lu­cia­no Va­re­la eta Jose Antonio Mar­tín Pa­llín). Beraien ustez, alkateak Anai­ta­su­nan esandako hi­tzak ez dira delitu, eta adierazpen askatasunaren ba­rruan daude. Julián Sánchez Melgar da bosgarren epailea, sententzia mantentzearen alde agertu den bakarra. Atzo goizean komunikabide guztiek kaleratu zuten arren, Marian Beitialarran­goi­­­tiak ez du sententziarik jaso modu ofizialean, eta Kro­ni­kari jakinarazi dionez, bere abokatuak senten­tzia jasotzen duenean egingo du egoeraren balorazioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!