Marian Beitialarrangoitia alkatea absolbitu egin du Auzitegi Gorenak. Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzela zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa ezarri zizkion Beitialarrangoitia alkateari Iruñean EAE-ANVren ekitaldi politiko batean egindako adierazpenengatik, eta Auzitegi Gorenak sententzia hori atzera bota du komunikabide batzuk gaur goizean kaleratu dutenez. Beitialarrangoitiaren abokatuak ez du notifikazio ofizialik jaso, eta beraz, ez du momentuz gaiaren gaineko baloraziorik egingo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!