Victor Goikoetxeak Donostiako Aquariumeko sarrerako atean, mural bat egin berri du, Itsasoaren indarra izenekoa, eta atzo egin zuten inaugurazioa. Inaugurazioan izan ziren, besteak beste, Victor Goikoetxea bera, Odon Elorza Donostiako alkatea eta Vicente Zaragüeta hernaniarra Gipuzkoako Elkarte Ozeanografikoko presidentea dena.
Kursaaletik ikusitako marea biziak inspirazio
Goikoetxeak azaldutakoaren arabera, lana Felix Rincon pintore donostiarrak lagunduta egin du. Lanean, Kantauri itsasoko marea bizien indarra irudikatu nahi izan du eta horretarako, azaroan, Kursaaleko espigoira hurbildu ziren inspirazioaren bila. Behar zituen argazkiak lortu ondoren, bozeto bat egin zuen eta Vicente Zaragüetari erkautsi zizkion, eta bozetoak onartuta, Hernaniko estudioan lanari ekin zion Goikoetxeak. Bi-hiru hilabeteko lanaren emaitza, altzairuzko plantxen gainean egindako oleo zoragarria da.
Erreferente bat pinturan
Goikoetxea gaur egun, erreferente bat da garaiko pintura figuratiboari dagokionez. Eta momentu honetan, bere lana batez ere, zentratzen da, eskala haundian egindako muraletara. Hernanin ere badu denon bistara dagoen lan bat: Zinkoeneako kioskoa apaintzen duena, hain zuzen.