Igoera garaipen batera dute bi taldeek

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 18a, 01:00

Euren esku dute Hernaniko bi xake taldeek igoera, hau da, garaipen batera. Aste­buruan jokatuko dira denboraldiko azken partidak, eta irabaziz gero, bi taldeek dute mailaz igotzeko aukera.

Hernani A-k Andoainen
kontra jokatuko du

Xake talde nagusiak, Hernani A-k, Andoain taldearen kontra jokatuko du. Partida irabaziz gero, Hernani mailaz igoko litzateke, Gipuzkoako Probintzi mailatik Preferente mailara. Partida Hernanin jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Hernani B-k Bergaran
izango du partida

Bigarren taldeak Bergara­zaleak taldearen kontra jokatuko du, Bergaran. Her­na­niarrak 4ga­rren dira sailkapenean, 3garrenetik 0,5 puntura. Hortaz, mailaz igotzeko ezinbestekoa du partidua irabaztea. Baina, ho­rrez gain, Villabonako taldeak baino 0,5 puntu gehiago lortu beharko ditu partidan. Larun­batean jokatuko da, Bergaran, 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!