Polinizazioak sagardoari nola eragiten dion ezagutzeko aukera bihar, etzi eta igandean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 18a, 01:00

Astigarragako Sagar­doetxeak, hau da, Sagar­doaren museoak, jarduera bereziak antolatu ditu mar­txoko zubia eta Aste Santua etxean pasatzea pentsatu dutenentzat. Sagar­doe­txea bisitatzeko aukeraz gain, antolatu dute erakustaldia eta sagardoa norberak egiteko aukera.

Zubian polinizazioaren garrantzia ezagutzeko
aukera

Aitaren eguna dela eta, zubi egunak dira biharkoa, larunbatekoa eta igandekoa. Hori aprobe­txatuz, Sagar­doe­txeak erakutsiko du nola eragiten dion polinizazioak sagardoari. Bisitariei eraku­tsiko diete polinizazioak duen garran­tzia sagarraren produkzio onean.
Horrez gain, baita ere izango dira bisita gidatuak, erakustaldiak eta Eusko Label eztiaren produktuen erakusketa.

Aste Santuan sagardo
muztioa egiteko aukera

Aste Santuan ere zabalik izan­go da Sagardo museoa. Gerturatzen direnek sagardo muztioa euren eskuekin egiteko aukera izango dute: kizkiarekin sagarra jasoko dute, patsa egingo dute, sagarra pisoiekin joko dute eta eskuzko tolarean zanpatuko dute, muztioa lortzeko. Elaborazio prozesuarekin amaitutakoan, Euskal Herriko gazta ezberdinak probatzeko aukera izango dute.

ORDUTEGIA:
Martxoak 19-20:
11:00-13:30
eta 16:00-19:30
Martxoak 21:
11:00-13:30
Apirilak 1etik-10era:
11:00-14:00
eta 16:30-20:00
Apirilak 11:
11:00-14:00

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!