Eskualdeko 60 langile inguruk manifestazioa egin zuten atzo Hernanin, konbenioa eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 18a, 01:00

«Hemen gaude konbenioa­ren alde!», oihu eginez, Jan­geletako langileak borro­kan! Auzolagun De­legaritza errudu­nak! pankarta eskutan, Herna­niko kaleetan barrena, ikas­tetxe publikoetako jange­le­tako 60 langile inguruk mani­fes­tazioa egin zuten atzo. LAB-ELA-UGT-CCOO sin­di­ka­tuek deituta, martxoaren 9tik, as­tean bi egunez, greba egiten ari dira, eta atzo, greba eguna izateaz gain, eskualdeko lan­gi­leek manifestazioak egin zi­tuz­ten. Grebaren erantzuna %91koa izan zen Gipuzkoan. Hernaniri dagokionez, Lan­gi­len %100ekoa izan zen, Uru­me­an 20 langiletik 5ek egin zu­ten greba eta Elizatxon, 15etik 4k.

Aldaketarik egon ezean, hurrengo greba 24an
LABeko Maribel Al­ber­dik asteartean Patronalarekin izan­­dako bileraren berri eman zuen manifestazioaren ondoren, eta azaldu zuen, ez dutela akor­diorik lortu, baina Patro­nala proposamen idatzi bat bidaltzekotan geratu dela eta proposamen hori aztertuta, astelehenean berriro bilduko direla. Gaineratu zuen: «Uste dugu urtebete baino gehia­go­tik eskatzen ari garen nego­ziaziora iristeko aukera bada­goela, baina oraindik ez da gatazka bukatzeko behar den akordiorik lortu». Eskatzen duten jarrera aldaketa lehen­bailehen iristea espero dutela azaldu zuen eta horrekin, konbenioa. «Kolek­tiboaren hel­burua egoera dis­krimina­tzaile honekin amai­tzea eta  kon­be­nio berria lor­tzea da. Kon­benio horrek gure eskubideak eta bete­beharrak onartu ditzala eta auke­ra eman dezala jange­le­tan zerbitzu hobea eskain­tze­ko».
Jarrera aldaketarik egon ezean, jarrita dauden hurren­go grebetan parte hartu beha­rra izango dutela azaldu dute, hau da, martxoaren 24an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!