Tronpeta doinuek ukitu ederra eman zioten igandeko kontzertuari

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 16a, 01:00

Txistulari Bandak kontzertua eman zuen joan den igandean Milagrosan. Patxi Apezetxeak zuzendutako kontzertuak gainera, berrikuntzak ekarri zituen; tronpeta doinuak hain zuzen ere. Txistulariekin batera bi tronpetajole aritu ziren Milagrosara bertaratutakoen belarriak goxatzen. Txistulari Bandak emango dituen hurrengo kontzertuak Preludiokoa eta San Joanetakoa izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!