Bigarren saihesbidea udaran jarriko da martxan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 16a, 01:00

donostiako Bigarren Sai­hes­­bidea erabiltzeko moduan izango da udan, hala jakinarazi du Borja Jauregi Bidegiko zuzendariak egunkari batean. Egunkari horrek dionez, Jau­regi obrak ikusten izan zen pasa den asteazkenean eta ostegunean jakinarazi zion berria: «uztailean irekiko dela ziurta­tzeko modu­an naiz. Errepidea prest egongo da oporretako irteera eta itzulera operazioetarako. Denbo­raz estu gabiltza, baina lortuko dugu». Azal­dutakoa­ren arabera, erronka hori jarri du Bidegik garai horretan sor­tzen den trafiko haundia arin­tzeko. Berez, udara ondorenean irekitzekoak ziren, baina Jaure­gik argitu duenez, bi arazo zituzten eta horiek konponduta, hiruzpalau hilabetetan bu­ka­tuta egongo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!