«Jendeak nire lana ezagutu eta gustoko izatearekin konformatzen naiz»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 17a, 01:00

Julita Calvo duela 28 urtetatik Hernanin bizi den hondarribiarra da, eta betidanik izan du margotzeko afizioa. 10 bat urte izango dira Biteri kultur etxean margotzen hasi zela, Peio Goellorekin, eta Kroni­kari azaldu dionez, gauza txikiak egiten hasi zen, etxerako koadroak, eta pixkanaka animatzen joan eta erakusketa bat jartzera iritsi da.
«Orain dela hiru urte, Biteriko beste hiru kiderekin batera erakusketa kolektibo bat jarri nuen, baina oraingoa bakarka jarri dudan lehenengoa da. Nire helburua egiten ditudan lanak erakutsi eta gustatzea da. Ho­rrekin konformatzen naiz. Hori da garrantzitsuena eta oraingoz, lortzen ari naiz. Oso pozik nago».

Fase berri batean sartuta
Calvok oleoz egindako koadroak ditu batez ere, baina orain fase berri batean dago eta gauza berriak probatzen ari da. Hori dela eta, oleoez gain, ikusgai daude teknika mistoko, hau da, material ez­berdinez egindako koa­dro­ak, linolioak eta grabatuak.
Lan abstraktuak eta errealak, eta Honda­rribikoa izan­­­da, bertako paisaia iru­di­katzen duten koadroak ez dira falta. Ezta Hernanikoak ere. Bere azken lana, gainera, Zikuña­gako papelera da, orain bi aste bukatu zuen.
 
Sorpresa eman dezakeen erakusketa
Hain­batekin gertatu zaiona kontuan izanda, sorpresa eman dezakeen erakusketa dela azaldu du Calvok eta bertara joateko gonbitea luzatu du. Erakusketa zabalik egongo da hilaren 23ra arte, egunero 18:00etatik 20:45ak arte.

Indiako emakumeei buruzko erakusketa
Biterin bada beste erakusketa bat ere hilaren 23ra arte. Indiako Emakumearen egoera eta aldaketarako aukerak. Diskri­mi­na­zio kla­se guztiak desagertzeko
bi­deen bila, titulu hori du erakusketak, argazki eta testuz osatutako erakusketak. Antola­tzailea, Calcuta On­doan ONGa da Hernaniko
eta Zarautzeko Udalen laguntzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!