Hernanik ez zuen barkatu

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 15a, 01:00

Emakumezkoen ligan 5-0 irabazi zuen Hernanik. Erregionalen Ohorezkoan 1-0 galdu.

emakumezkoen ligan Hernanik bigarren postuan jarraitzen du Eibar liderrarekin enpatatuta (datorren astean dute haien kontra). Igoera fasea jokatzen ari di­ra, eta lehe­nen­go buelta atzo bukatu zu­ten. Partidurik galdu gabe daude hernaniarrak; bat enpatatuta, eta bost irabazita. Atzo ere irabazi zu­ten Oiartzunen kontra, 5-0.  

Gol klabea, lehen zatikoa
Gero partidua aidean irabazi zuen Hernanik, baina kosta egin zitzaion lehendabiziko gola sartzen. Jo eta ke ari ziren hernaniarrak golaren bila. Aukera asko, eta gol gutxi. Baloi galdu asko iritsi ziren Oiartzunen atera, eta ikusten zen horietako bat aprobetxatuko zutela hernaniarrek. Juanesek lortu zuen arte. Baloi luze bat hilda geratu zen atezaina eta hernaniarraren artean; biak ba­teratsu iritsi ziren, baina hanka muturrarekin lehenago ukitu zuen hernaniarrak, eta ate hutsaren aurrean geratu zen bakarrik. Hortik aurrerakoa erraza izan zen. Golak: Juanesek 3; Crespok 1; eta Oiarzabalek 1.

Erregionaletan 1-0 galdu
Erregionalen Ohorezko mailan, Hernanik bolada txarra daramaki. Atzo galdu egin zuten 1-0, azkena dijoan Beti Gazte taldearen kontra. Ea hurrengoan Zubipen! yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!