ETA eta Espainiako Estatuaren arteko elkarrizketak izango dituzte hizketagai datorren asteazkenean Biterin, Lokarrik deituta. Etorkizunean izan litezkeen elkarrizketek zein baldintza bete behar dituzte? Zein gairi buruz hitz egin beharko lukete? Ze akordio zehaztu behar lirateke mahai horretan?
Galderak horiek dira; erantzunak Biterin saiatuko dira bilatzen, inguratzen diren guztien artean. Deialdia irekia da, eta jendea animatzea nahi du Hernaniko Lokarrik. 19:30etan Biterin.
Argitasun gehiago nahi dituenak, deitu 943 000 600 telefonora edo begiratu lokarri.org web orrialdea.
Hiru hileroko bilera
Lokarrik hiru hilean behin egiten du bilera-solasaldia, bake prozesuaren inguruko gaiak jorratzeko. Balizko bake prozesu batek nolakoa beharko lukeen da gaur hitz egingo dutena. Hurrengo hiru hilekoan berriz, alderdi politikoen arteko akordioak nolakoa beharko lukeen hitz egingo dute.
Azken batean, elkarbizitza akordioak zein baldintzatan gertatzen diren aztertuko du Lokarrik. «Orain ez dago akordio hori posible egiten duen baldintzarik, baina lortzeko aukerak arakatzen joan behar dugu; bidea garbitzen».
Dokumentazio gehiago: http://delicious.com/lokarrired