Joan den asteburuan junior mailako Espainiako Txapelketa jokatu zen eta bertan, Maitane Iruretagoyena hernaniarrak urrezko domina lortu zuen 200m-ko proban eta brontzezkoa 60m-koan. 200m-ko proban, 24.48 denbora egin zuen Gipuzkoako errekor berria jarriz. Horrez gain, Euskadiko junior errekorra, Espainiako txapelketen errekorra eta uztailean izango den junior mailako Munduko Txapelketan parte hartzeko minima lortu zituen. 60m-tan 7.65 denbora egin zuen. Txapelketa horrekin bukatutzat eman du pista estaliko denboraldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!