Bihar hasiko dira enbido eta ordago

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 14a, 01:00

Bihar hasiko da mus txapelketa Santa Barbara elkartean, eta aste honetan 14 partida jokatuko dira, bihar, etzi eta etzidamu.

Santa Barbara elkartean joa dago enbidoa, eta bihartik hasiko dira eutsi edo uzten, apuntatutako bikoteak. Asko dira apuntatu direnak. Aste honetan, hamalau partida jokatuko dira. Bihar sei izango dira, eta asteartean eta as­teaz­kenean launa.

Hasi da beraz karta jokua, urtero bezala, eta datozen asteetan ez da saltsarik faltako Santa Barba­ran. Aurten 38ga­rren aldia dute mus txapel­ke­ta egiten dutela; ez da marka makala!

Martxoak 15
Carlos-Ceci / Sesma-Kaki
Anza-Iturralde / Javi-Rafa
Bixente-Fernando / Mancisidor-Setien
Jose Mari-Felipe / Ramon-Gabi
Manu-Josetxo / Biurrarena-Valero
Eguren-Xixa / Pablo-Alvaro

Martxoak 16
Jon-Peli / Julian-Javi
Arruti-Pako / Mauri-Txanpi
Petto-Axi / Eneko-Montxi
Erdozia-Antonio / Txarli Sanz-Carlos

Martxoak 17
Pako-Gabi / Teo-Txuso
Gorka-X / Martiarena-XX
Gorrotxa-Pagola / Iñaki-Txarli
Xatur-Xabier / Eusebio-Txato

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!