Loiolako depuradorako ‘kondarrak’ erregaitarako erabiliko ditu Rezolak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 14a, 01:00

Añorgako Cementos Rezola fabrikan berrerabiliko dituzte Donostialdea osoko urak garbitu ondoren sortutako biosolidoak (kondarrak).

Añarbeko Manko­muni­ta­teak eta FYM-Cementos Rezola enpresak akordi­oa sinatu dute. Horren ondorioz, Donos­tial­dea­ko urak garbitzean, hor geratzen diren kondarrak edo hondakinak Añorgako fa­bri­kan erabiliko dituzte. Hon­da­kin horiek, erregaitarako balio dute; horrez gain, erretzean sortutako errautsak, porlana egiteko erabiliko dituzte.

Hondakin edo kondar ho­riei biosolido izena ematen zaie. Hitzarmen honekin lortu nahi da biosolido horiei balioa ematea. Biosolido horiei erabilera bat emanda «ingurumen zikloa itxi edo bukatu egingo da» bi enpresetako arduradunen esanetan.

Loiolako araztegira (depuradora) Añarbeko mankomunitateko 10 herriren ur-zikinak (komunetako eta dutxetako urak) iristen dira; tartean, Hernanikoak. Ura  garbitzean sortzen dira biosolido horiek, eta Añorgako fabrikara eramango dira bertan erregai bezala erabiltzeko. Cementos Rezolako fabrikan coque-a erabiltzen dute normalean erregai modura. Akordio honen bidez lehengai hori murrizteko aukera izango dute.  

Donostialdean, batez beste, biztanle bakoitzak 15 kilo biosolido sortzen ditu urtean, batez beste, eta guztira 2012 urtean horrelako 4.200 tona hondakin sortzera iritsiko gara. Añorgako instalazioek kapaziatatea daukate, urtean 7.000 tona erretzeko. Arduradunen esanetan, akordio honen bidez Loiolako araztegian sortzen diren hondakinentzako irtenbide jasangarria aurkitu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!