partidu bikaina jokatu zuen Hernanik Independienteren kontra, kadete mailan, eta 42-5 irabazi zuten. Horrela, Euskal Ligako finalera sailkatu dira hernaniarrak eta ez dira lehendabizikoak, jubenilek ere finala jokatuko baitute. Biek Getxoren kontra.
Ikusmin haundia piztu zuen kadeteen atzoko partiduak. Joaneko partidua irabazita zeuden hernaniarrak, baina atzo errematea eman egin behar zen, eta urduri ziren denak.
Motorrean bezala atera ziren hernaniarrak, urduri xamar. Gero, jokaldi politak egiten hasi ziren, eta berehala ikusi zuten gehiago zirela. Hortik aurrera partiduak protagonista bakarra izan zuen: Hernani. Zazpi entsegu, eta transformazio asko. Jokua ere ona. Azpimarratzekoa Mikel Otxotorenak egindako lana.
Jubenilek ostiralean jokatuko dute Eibarren. Kadeteena oraindik ez dakigu.
Urrezko Kopan galdu
Seniorren talde nagusiak, galdu egin zuen atzo Bera Beraren kontrako partidua. Urrezko Kopako partidua zen, eta hernaniarrak ez ziren oso kontzentratuta atera, burua ligan baitaukate.