Eguna goxatzen hasi du, eta udaberria badator. Urtero bezala, garai honetantxe hasi dira larunbateko paseoak Goiz Eguzki jubilatu etxean. Atzo egin zuten lehendabizikoa; goizeko 10:00etan abiatu, eta ordu eta erdi inguruko buelta egin zuten, eguraldi ederra lagun. 25 lagun inguru bildu ziren; aurreko aldietako tankeratsu. Iaz hamaika paseo egin zituzten, eta aurten ere animatuta daude denboraldirako. Abiatzea egin dute; eta hori izaten omen da zailena!