Badugu pixka baterako erremontea

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 14a, 01:00

Maxi Samper enpresa nafarrak hartuko du Galarreta, eta gutxienez urtebeterako tratua egin dute pelotariekin. Pelotariek deskonbokatu egin dute greba deia, eta jarraitu egingo dute jokatzen

Galarreta ez dute itxiko martxoaren 31n; eta apirilaren 1ean, osteguna, partiduak izango dira, ostegunero bezala. Eta hortik aurrerako ostegunetan ere bai; orain artean bezala. Maxi Samper enpresario nafarrak hartu du Galarreta, lehengo enpresarekin negozioazio luzeak egin eta gero. Urtebeteko hi­tzarmena lotu dute hiru aldeek: Galarreta S.A. enpresa zaharrak, Maxi Samper en­presa berriak, eta nola ez, pelo­tariek eta enpresako langile guztiek. Pelotariak greba hastekoa zuten atzo, baina hitzarmena sinatu zutenez, bertan behera utzi zuten greba. Eta jokatu egin zuten atzo, astero bezala.

Patxi Zeberiok, erremontisten bozeramaileak esan zuenez, akordioa oso pozgarria da, etorkizunerako: «Gu gure lekuan egon gara. Geu­reari gogor eutsi diogu, eta hitzarmen ona lortu dugu. Maxi Samperrek 600.000 € inbertitu nahi ditu Gala­rre­tan; urtebeteko kontratua es­kaini digu... etorkizunerako proiektua da hau». 

ATZOKO EMAITZAK

URRUTIA II - URKO        35
MATXIN VI - ZUBIZARRETA    28

ZEBERIO II - ION        40
JUARISTI - SAN MIGUEL    39

MATXIN III - URRUTIA    36
UTERGA - ETXEBERRIA III    40

ETXABE II - AGIRREZABALA    21
ZULAIKA - BALEZTENA    30


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!