Udaleko Kultura Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko aukera dago 2010eko kultur ekintzetarako diru laguntzak eskatzeko. Eskaera egiteko azken eguna apirilaren 9a izango da. Diru-laguntzak jaso ahal izateko elkarteek bete behar dituzten oinarriak eta eskaera txostenak Biteri Kultur Etxean daude eskuragarri eta baita Udaleko web orrian ere: www.hernani.net.
Irabazi asmorik gabeko elkarteek
Dirulaguntza hauek, zehaztutako arloetan, kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte pribatuek jaso ahal izango dituzte, beti ere Hernanin kokatuta badaude. Zenbait kasutan, Hernanitik kanpo kokatutako elkarteek ere jaso ahal izango dituzte.
Dirulaguntza jaso dezaketen jardunak honakoak dira: jarduera kulturalak bultzatu eta hedatzeko programak edo ekintzak, kultur erakundeek prestatutako jaialdiak, dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak. Baita musika edo liburu argitalpenak, ikus entzunezkoak...