2010eko San Joan Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak. Entregatzeko epea apirilaren 15ean bukatuko da eta lanak Biterin aurkeztuko dira arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitarte, sinadurarik gabe eta kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa aditzera emanez. Kartela maiatzaren 7a baino lehen hautatuko da. Nahi duen guztiak parte hartu dezake eta kartelak ‘SAN JOAN JAIAK. HERNANI 2010’ goiburua eraman beharko du. Jatorrizko lanek 32cm-ko zabalera eta 48cm-ko altuera izango dute; ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian, aurkeztea, kolore orotan eta edozein modalitate artistikotan. Sari bakarra izango da, 600€.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!