Hamaikabat eta EAJ-PNV udal taldeek Zaborren Ordentza berriko zenbait puntu salatu dituzte, eta Administrazio Lokaleko Zuzendaritzari eskatu diote Ordenantza gainbegiratzeko. Bi alderdiek diotenez, ordenantza berriko zenbait puntuk herritarren eskubideak urratzen dituzte, eta horiek gainbegiratzeko eskatu diote Administrazio Lokaleko Zuzendaritzari.
Gainbegiratzeko puntuak
Hamaikabat eta EAJ-PNVk prentsa oharrean diotenez, gainbegiratu beharreko puntuak honakoak dira:
«1) 17 artikuluaren puntu batean dio, udalak eskatuz gero, obligazioa dagoela zaborra utzi duen bizilaguna identifikatzeko».
«2) 41 artikuluan dio, zaborrak jasotzen dituzten langileak autoritate agenteak izango direla, eta eurek esaten dituztenak, eta aktan idazten dituztenak aldez aurretik egiazkotasun presuntzioa izango dute froga moduan erabiltzeko».
«3) 44-2 artikuluak dio, 751 euroko isuna izango duela zaborra zeinek utzi duen esan nahi ez duen pertsonak».
«4) Ontziei dagoekienez, organikoa biltzeko ontziei alegia, udal ordezkariek ordenantzan diote, ontzi horiek udalarenak direla. Herritarrek ´behartuta` hartu behar dituzte bereak izango ez diren ontzi batzuk. Horren harira, argitzeko eskatzen dugu, ea legezkoa ote den hori».
Hamaikabat eta EAJ-PNVk eskatu dute, lehenbailehen bidaltzeko eskatutako informea, Atez Ateko sistema berria berehala jarriko delako martxan, eta baita berari dagokion ordenantza ere.