Lehendakari Saria hasteko, tiraldia izango da bihar Mutiloan. Bost tiraldi izango dira eta finala Zerainen jokatuko da. Horrez gain, joan den astean, Bikotekako Txapelketako azken tiraldia jokatu zen Herrerako bolatokian eta Legazpiko bikote batek irabazi zuen, 439 brilarekin. Sailkapeneko aurreneko hernaniarrak honakoak izan ziren: M. Burugain eta J. Ugalde 403 brilarekin; Miner aita-semeak 399 brilarekin; eta A. Santos eta M. Retegi 366 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!