Itsaso Tolosa eta Odei Ibargoien hernaniarrek parte hartuko dute asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 13a, 01:00

Asteburu honetan Euskadiko Neguko Infantil Txapelketa jokatuko da Galdakaon eta bertan Hernaniko bi igerilari izango dira: Itsaso Tolosa eta Odei Ibargoien. Txapelketa horretan parte hartzeko minimak lortu ostean gogotsu daude bi igerilariak. Biek txapelketa honetan parte hartzen duten lehenengo aldia izango da eta helburu dute txapelketa ezagutzea eta ahalik eta lanik txukunena egitea. Tolosak honako probetan hartuko du parte: 100 estiloak, 200 bizkar eta 100 bizkar. Ibargoienek, berriz: 100 estiloak, 100 libre eta 200 libre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!