Asteburu honetan bi jardunaldi izango dituzte Hernaniko batelek. Gaur Zokoan lehiatuko dira arratsaldeko 15:00etan eta bihar, Getarian goizeko 10:00etan. Neskei dagokienez, arraun elkartetik jakinarazi dutenez, bost neska dabiltza entrenatzen eta horietako batek asteburuetan Pasai Donibanekoekin entrenatzen du, bertako eta beste talde batzuetako neskekin, udararako trainerua osatzeko asmotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!