Yone Boutiquek igoera jokatzeko aukera izango du, bi aurkari zuzenei irabaziz gero

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 13a, 01:00

Azken txanpan da areto futbol denboraldia, eta Her­nanik bi ordezkari ditu Gipuzkoa mailan. Aurre­neko mailan talde nagusiak jokatzen du, Yone Bou­tiquek, eta hirugarren mailan filialak, Aidurrek. Bi taldeek helburu berarekin hasi zuten denboraldia, mailaz igotzea. Orain, denboraldia amaitzear dela, biek dute jomuga hori lor­tzeko aukera.

Yone Boutiquek bi partidu klabe irabazi behar ditu
Asko dira Yone Boutiquek eman beharreko pausuak Eus­kal Herriko mailara igo­tzeko, baina Julen Giraldo entrenatzaileak adierazitakoaren arabera, esperantza ba­dute. Lehenik eta behin, geratzen diren 6 partiduetatik ahalik eta gehien irabazi behar dituzte. Gainera, 6 partidu horie­tatik 2 aurkari zuzenen kontra jokatuko dituzte, eta horiei irabaztea ezinbestekoa izango da aurrera egin ahal izateko.
Hernaniarrak 5garren dira sailkepenean, eta igoera fasea aurreneko lauek bakarrik jokatzen dute. Aipa­tutako bi partidu klabe ho­riek 2garrenaren eta 4garrenaren kontrakoak dira.

Aurreneko pausua gaurko partidua irabaztea
Igoera jokatzera iristeko bidean, aurrera pausu haundia emango du gaur Yone Bou­tiquek Eskolapioei irabaziz gero. Eskolapioak hirugarren da­ sailkapen nagusian eta parti­dua Herna­niko kiroldegian izango da, arra­tsaldeko 17:00etan.

Igoera 2 partidura
Yone Boutiquek igoera jokatuko balu, mailaz igotzea lortzeko, bi partidu irabazi beharko lituzke. Igoera bi partiduetara jokatzen da. Aurreneko txandan, aurreneko taldeak 4ga­rrenaren kontra jokatzen du, eta 2garrenak 3garrenaren kontra. Ondoren, bi partiduetako irabazleek elkarren kontra jokatzen dute. Eta azken partidu honetako irabazlea da igoera lortzen duena.

Gora behera askoko urtea
Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan, gora behera asko ari dira izaten denboraldian zehar. Hasieran partidu asko irabazi bazituzten ere, lesioen eraginez, zailtasunak izan dituzte denboraldiak aurrera egin ahala. Hala ere, eta nahiz pausu asko eman behar izan, badute igoera lortzeko esperantza.

Aidurrek ere badu aukera

Aidur taldeak ere, Yone Bouti­quen filiak ere, mailaz igotzea du helburu. Den­boral­dian zehar klabeak ziren partiduak galdu bazituen ere, bost partidu ditu aurretik oraindik.
Igoera fasea jokatzeko aurreneko lau taldeen artean sailkatu behar du. Ondoren, lehenengo sailkatuak laugarrenaren kontra jokatuko du, eta bigarren sailkatuak hirugarrenaren kontra. Igoera lortuko dute partiduak irabazten dituzten bi taldeek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!