Tolosako Musika Bandak zazpi obra joko ditu, Luis Mari Gartziaren zuzendaritzapean

Kronika - Erredakzioa 2010eko martxoaren 13a

Hernaniar baten obra in­ter­­pretatzen hasiko du kon­tzertua Tolosako Musika Ban­dak gaur. Joakin Ortega Cana­rio­­ren Berroetatarrak lana joko dute, beste zazpi kantaren tartean. 19:45etan izango da kontzertua, eta Milagrosan egingo dute, ez Arkupetan, eguraldi txarra emana baitago.
Tolosako Bandak tradizio haundia du, eta Hernaniko Mu­sika Bandarekin beti-betiko harremana. Orain hurrena, Her­­­naniko Banda izan zen To­losan, azaroaren 17an. In­terkanbio horiek egiten dozena erdiren bat urte daramazki Hernaniko Bandak, eta aurten Tolosarekin bezala, egin ditu: Lodosa, Errenteria, Tafa­lla, San Adrian, Getaria eta abarreko bandekin ere.

7 musika obra, bi zatitan
Gaurko kontzertuak bi zati izango ditu. Lehendabizikoan hiru obra joko dituzte: Berroe­tatarrak (J.Ortega Canario), Children of Sanchez (Chuk Man­­­gione. Mold. Naohiro Iwai), eta La Boda de Luis Alon­so
(G. Gi­mé­nez).
Bigarren zatian lau obra izango dira entzungai: West Side Story (Leonard Berns­tein. Mold. Naohiro Iwai), White Christmas (Irving Ber­lin. Mold. Naohiro Iwai), Tribute to Michael Jackson (Mold. Josef Hastreiter), Los Euskaros (Jose Mª Aguirre-Miramon. Conde Torre-Muskiz).
Zuzendari lanak Luis Mari Gartzia Artetxek egingo ditu, eta kontzertu aurretik, eguraldiak laguntzen badu, kalejira txiki bat egingo dute, herria pixka bat girotze aldera.

Txistulari Banda eta tronpeta bikotea bihar
Txistuak hartuko du bihar protagonismoa, eta urtero ga­rai­tsu honetan bezala, Txis­tu kontzertua izango da Udal Txistulari Bandaren eskutik. Eguerdiko 13:00etan, Mila­gro­sa kaperan, zortzi obra joko ditu Her­na­niko Udal Txis­tu­lari Ban­dak, lagun­tzaile gisa gonbidatu duten tronpeta bi­kotearen la­gun­tzarekin. Patxi Ape­ze­txeak zuzenduko du kon­tzertua, eta zortzi obra interpretatuko dituzte, autore ezagunenak denak ere. Anso­­rena­tarren obrak edo moldaketak dira bost (lehenengoa, laugarrena, bosgarrena, seigarrena eta zortzigarrena): Hiru euskal doinu, Zubigain, Base­rritarrak, Ama­txo, nahi duzunean, eta Com­parsa de caballería de viejas.
Bi obra Agirregomez­kore­nak dira (hiru eta zazpigarrena): San Migel martxa, eta Besta Berri moldaketa. Eta Mtz. Villar egilearena da No te olvido lana (bigarrena).

Hernaniko musika eskola, 25 urteko lana
jendetsua izan zen atzoko emanaldia, Andoaingo eta Her­naniko musika eskolako ikasleek eman zutena. Ez zen gu­txia­gorako; aurten Herna­niko musika eskolak 25 urte bete ditu, eta urteurrena os­pa­tzeko lehendabiziko kon­tzertua zen atzokoa. 24 kanta eskaini zi­tuzten atzo, hamaika taldetan banatuta eta 100 bat ikaslek parte hartu zuten, Andoain eta Hernaniko musika eskolakoak. Urteurrenari hasiera polita eman zioten atzo, eta datorrena ere ez da makala. Ma­r­txoan beste bi kontzertu ere izango dituzte, urteurrenaren harira egingo dituztenak: mar­txoaren 26an Musika Moder­noa izango da, eta martxoaren 27an, Musika Klasikoa. Bi kon­tzertuak Milagrosan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!