Hernaniko musika zaletuek izango dute nora mugitua asteburu honetan, bete-bete egindako eskaintza izango baitute, Hernanin, eta Hernani inguruan.
Hiru kontzertu Hernanin
Andoaingo eta Hernaniko musika eskolek kontzertua eskainiko dute gaur, 18:30etan Biterin. Bihar, Tolosako Musika Banda izango da, ilunabarreko 19:45etan, Arkupetan. Etzi, igandea, Txistulari Bandak emanaldia du Milagrosan, 13:00etatik aurrera, 2 tronpetajoleren laguntzarekin.
Iam Raros-ek disko berria
Hernaniko Iam Raros rock taldeak estreinu eguna du gaur. A la carrera diskoa kaleratu berri dute oraintxe, eta gaur aurkeztuko dute Errenteriako Pub Kelly’s tabernan, 22:30etatik aurrera. «Ilusio eta poz izugarriz egindako lana da, gure bigarrena, eta aurrera-pauso ederra da guretzat, orain arteko bidean sendotu egiten gaituelako disko berri honek». Hernanin salgai dago diskoa, Joxe Mari, Haida, Uru eta Leoka tabernetan.
DJ rocKaiet bihar Egian
Hernaniko DJ rocKaiet musika jartzailea Egian izango da bihar, 23:00etatik aurrera, Bukowski tabernan. Estilo askotako musika entzun ahal izango du bihar bertara hurbiltzen denak.